S/t, ikerketa eta ekoizpen berriaren prozesua
María Salgado (1984) idazketa eta eszena uztartzen ditu, munduarekin eta desirarekin berriz konektatuko gaituen soinu baten bila; munduaren desirarekin, alegia. Lírica, Rekord, Sale eta Salitre dira argitaratu dituen azken poesia-liburuak, ametsaren, hizkuntzaren eta oroimenaren inguruan ardaztuak. Hiriei, haien asaldurei eta truke-moduei, eta politikaren esaldiei buruz idatzi zituen ready, Hacía un ruido eta Orientada a Stein, El momento analírico saiakeraren (Akal, 2023) norabide zeharkakidean. Bakarkako performanceak aurkeztu ditu hainbat museotan, besteak beste MAC Montréalen (De lengua Trois (three) pieces, 2019), WKV Stuttgarten (Die 1, die eine 3 wurde, 2018), MACBAn (Lírica/3, 2017) eta Reina Sofía Museoan (Deja a ella probar, 2023), baita askotariko kultur zentro eta espazio autonomotan ere. Fran MM Cabeza de Vaca konpositorearekin batera Jinete Último Reino (2017–2023) obra eszenikoen trilogia sortu zuen. Lan horrekin testuinguru ugaritan ibili ziren, tartean 39 Festival de Otoño jaialdian (2021), non trilogia osorik ikusi ahal izan zen. Madrilen egoitza duen Seminario Euraca hizkuntzen eta krisiaren inguruko ikerketa-kolektiboko kidea da. Hiri horretan bizi da, eta han garatzen du bere jarduna.

