Errekadistaren figura, berreskuratu nahi dugu. Sozialki inolako balore edo onarpen berezirik ez zuen ofizio horrek komunitatea egiten zuelako, zaintzan oinarritzen baitzen eta auzoko bizilagunen elkar ezagutza bermatzen zuelako bestak beste.
Gainera, emakumeek egindako lanbidea edo eginkizuna zen mandatariena. Zaintza, bizilagun eta auzoaren koesioa ahalbidetzen bazuten ere, ofizioa ez balitz bezala gogoratzen dute, prestigiorik gabeko ekintzak baitziren errekaduak egitea. Motibazio handietako bat balorean egon ez diren pertsonak, ofizioak edo ekintzak kalera ateratzea da. Itzalpean egon direnak plazara ateratzea alegia.
Mudantza batean dagoen protagonista bat eta etxean bizi zen emakumearen arteko istorioa izango da. Auzora datorren neska berriak ezagutuko du emakumearen bizitza eta bere egunerokoa kontatuko digu, mandatuak egitea poesiaz betetako ekintza bezala ikusi eta balorean jarriz. Objektuak hitz egingo dute eta mandatuak egitea izango den eguneroko ekintza sinplea balioz eta balorez beteko du.
Kalean gertatzen dira errekaduak, beste inon ez. Horregatik kalea erabiliko dugu ere antzerkia egiteko, bertan fokoa jarri eta kalean gozatu eta hausnartzeko. Bankuak, komertzioak, kaleak eta bideak erdigunean jarriz, norberaren lekua kalea ere badela sentiaraziz.
Biolontxelo baten laguntzaz kontauko dugu istorio hau. Giroan murgiltzeko, atmosferaz aldatzeko eta kontatzeko erabiliko dugu musika. Kontatuko dena ikusteaz gain murgiltzeko aukera emango digu musikak.
Kalearen erabileraz hausnartzea da helburu sakonena. Zer gertatzen da kalean, nola erabiltzen dugun eta gure bizitzeko espazio naturala den heinean, nola erabili nahi dugu eta bertan nola sentitzen garen. Antzezlanaren erroa da idea hau eta horretan murgilduko dugu publikoa. Goxotasunari eta zaintzari bidea egingo diogu. Horretaz gain isilpean dauden emakume eta ekintzak plazaratu nahi ditugu haueu garrantzia eta tokia emanez.

