ATXIMUR

Oihana Vesga, Lorea Burge eta Rruccullaren sorkuntza egonaldia
martxoaren 16tik 19ra eta maiatzak 11tik 14ra
Egoitzak - Leiho bat

Lehio bat:  Azalaren ohiko zalaparta

 

 

 

 

(Laida Zapreren argazkia)

ATXIMUR dantza garaikidea eta zuzeneko musika oinarri dituen kalerako zein espazio ez-ohikoetarako sortuko den ikuskizuna da. Oihana Vesga dantzari eta sortzailearen, eta RRUCCULLA- Izaskun González musikari elektroniko eta experimentalaren arteko elkarlana izango da. Lanaren funtsean erritmoa uztartuko da kontzeptu eta materia gisa, material koreografiko zehatza sortuaz musikaren eraiketarekin elkarlanean. Ekintza koreografiko eta partitura zehatzen bitartez, dantza pausoez haratago, partekatze kolektibo eta sentsoriala izango duen experientzia biziaren norantzan ikerturuko da. Erritmoa kutsatze kolektibo eta konpartitu baten eragile. 

Oihana Vesga dantzari eta sortzailea da. Bere sormen koreografikoak mugimendutik abiatzen diren einean, testuaren eta kantuaren baliabideak uztartzen ditu. Gorputza du espresioaren ardatz, eta akzio konkretuek gure iruditegi eta pertzepzioan duten oihartzun multiplea behatzean ipintzen du arreta. Biarritzeko Maurice Ravel Kontserbatorioan eta Londreseko The Place eskolan burutu zituen goi mailako dantza ikasketak. Dantzari gisa hainbat koreografo eta konpainiekin egin du lan 2012an ibilbide profesionalari ekin zionetik, Richard Alston, Simona Bertozzi, Joe Moran, Blanca Arrieta, Olatz de Andrés, Myriam Perez Cazabón, Alberto Cortés, eta Marina Suarez, besteak beste. Bere lan koreografikoak 2017tik garatzen dabil. 

Lorea Burge dantzaria, koreografoa eta ez-ohiko musikaria da. Bere praktikan, birtuosismoaren eta teknikaren gainetik desira eta jakin-mina jartzen ditu lehentasun gisa, eta DIY kultura, erritmoa, lana eta teknofeminismoa dira haren inspirazio iturri nagusiak. Interprete gisa hainbat artista eta koreograforekin aritu da elkarlanean, besteak beste: Marina Abramović, Charles Linehan, Seke Chimutengwende, Neve Harrington eta Ehryn Torrell. 2015ean Unbaptised Infants kolektiboa sortu zuen Hannah Parsons eta Josefina Rozenwasser-ekin batera. 2023an, Loreak bakarkako lehen lan luzea estreinatu zuen: B Field, bakarlari musikariekin eta dena norberak egin nahi izatearen zentzugabekeria obsesiboarekin inspiratua. Gaur egun Sonic Fielding izeneko ikerketan ari da: soinu eta ikusizko jolastokia, musika dantzaren bidez konposatzeko ahalmen koreografikoa esploratzen duena. 

RRUCCULLA izen artistikoaren atzean, Izaskun González musikagile eta bateria-jotzailea dago. Bere musika generoen fusioa da: konposizio energetikoak, jazz-ak eragindako esperimentalismoa, erritmo abstraktuak, ehundura sintetikoak, zarata konprimituak eta deformatuak, eta soinu biziz osatutako geruzak. Zuzeneko emanaldietan, bateria akustikoa eta musika ultradigitala uztartzen ditu. SHuSH (2018) eta Zeru Freq. (2023) diskoekin, nazioartean aintzatetsia izan da. Pitchfork, The New York Times eta Stereogum bezalako hedabideetan bere lana nabarmendua izan da. Primavera Sound, Sónar, SXSW eta Ars Electronica jaialdietan aritu da, eta telonero izan da, besteak beste, !!! (Chk Chk Chk) American Football, Iglooghost eta Fatima Al Qadiri-rekin.