Estudioak

AZALAk, 100 m2-ko eta 80 m2-ko zurezko zorua duten bi areto huts ditu; horiei estudio handia eta estudio txikia deitzen diegu. Bi aretoak ikastaroak, tailerrak eta lan-bilerak egiteko prestatuta daude. Linolioa, soinu-ekipoa, bideo-proiektagailua, wifia, koltxonetak eta mantak dituzte. Aldi berean, estudio bakoitzak aldagela, bainugela eta dutxa ditu.

AZALA Kreazio espazio estudioak

Taldeentzako egonaldia

Azala espazio ezin hobea da honako hauek egiteko:

gorputzeko hainbat praktikari buruzko ikastaro trinkoak
enpresen bilerak eta lan-prestakuntzako ikastaroak
ingurumen-hezkuntzako eta bizikidetzako eskola-programak
familien eta tribuen topaketak

Gure landa-ostatuan antolatutako hurrengo ekitaldiak

No results found.

Menu