Gauza guztiak bakarrik daude

Laura Llevadoten sorkuntza egonaldia
irailak 21tik 25ra
Egoitzak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

Gauza guztiak bakarrik daude hitzaldi performatibo baten proiektua da, Isabel de Naveránen eta Hito Steyerlen lanetan inspiratua, Clínica 2628. Arteetako idazketa- eta ikerketa-komunitatea programaren baitan garatua (Reina Sofía Museoko Ikasketa Zuzendaritza eta Artea). Proiektuaren abiapuntua egilearen argitaratu gabeko testu bat da, «Gauza guztiak bakarrik daude» izenekoa. Bertan, zerrendak abiapuntu hartuta —Beckett, Perec, M. T. Hincapié, Foucault…—, hizkuntzak errealitatea eratzeko duen gutxieneko harremana argitzen eta desegiten saiatzen da. Proiektu zabalago baten lehen zatia da hau; egitasmo horrek errealitatea ulertzeko gaur egungo bi modu kontraesankor jorratuko ditu: biraketa linguistikoa (I. zatia) eta biraketa ontologikoa (II. zatia).

Laura Llevadot saiakeragilea eta Filosofia Garaikideko irakaslea da Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Pensamiento Posfundacional II ikerketa-proiektuko ikertzaile nagusia da (PID2023-146898NB-I00). Paper akademikoen formatu zikiratzaileaz gogaituta, aspalditik dabil hezurreraino zuzenean iritsiko diren bestelako idazketa-moduen bila. Horixe saiatu da egiten, besteak beste, Mi herida existía antes que yo. Feminismo y crítica de la diferencia sexual (Tusquets, 2022) liburuan eta berriki argitaratutako 4227 suïcidis no exemplars. Desig i melancolia en el capitalisme neoliberallanean (HyO, 2025).