por Alessia Bomabici

nolakoa izango / nola egingo litzateke

María Salgado ikerketa egonaldia
2024-2025
Egoitzak - Topo

Topo: lurpeko animalia izenarekin, hurbileko l artista edoeta ikertzaileri eskeintzen zaiern ikerketa beka programa da.

Egonaldi hau Espainiako Ekintza Kulturalaren laguntzarekin egin da (AC/E)

Alessia Bomabicik ateratako argazkia.

Madril, orain, 024/3/14: 023an amaitu nuen El momento analírico saiakera lana, performance eta poema liburu sorta, Lírica izenekoa –Salitre, Rekord, Sale, Lírica/3 eta prentsan argitaratutako Lírica lanak biltzen dituena, besteak beste–, beste hainbat performance lanekin batera, hala nola “Orientada a Stein”, eta “Jinete Último Reino” izeneko trilogia eszenikoa; eta orain da orain, eta nire buruari galdetzen diot segi edo ez, eta erantzuna baiezkoa bada, norantz egin, eta ezezkoa bada, norantz egin, zergatia argi daukat; eta neure buruari galdetzen diot nola partekatu azken urteotan hizkuntzarekin ikasitako guztia zuzenean, soinuarekin eta paperean egindako jardueratan, nola parteka nezakeen aldi baterako eskola dei dakiokeen lan prozesu eta testuinguru baten bidez, edo epe jakin baten barruan egin (025eko udako hiru astetan) espazio batean (Azala) elkarrekin aritzeko eta pentsatzeko, ez bakarrik ahozkotasunetik idazketara zabaltzen den moebius zinta horri buruz, baita ere garraiatzen, transmititzen eta elektrifikatu egiten dituen karga, sentimen eta emozio eta obsesioei buruz: kontatzeko duen munduarekin, egiteko duen munduarekin; nola izango litzateke eta nola egingo litzateke horrelako zerbait?

María Salgado-k (Madril, 1984) lengoaiarekin lan egiten du, orainaren isla izango den soinua bilatzen dabil, desioarekin eta munduarekin berriz konektatuko gaituen soinua, munduarekiko grinarekin berriz lotuko gaituena. Performance lanak aurkeztu ditu Argentinan, Mexikon, Paraguain, Perun, Kanadan eta Estatu Batuetan, eta dozenaka pieza argitaratu ditu arte aldizkari edo argitalpenetan, baita zazpi poesia liburu ere Espainian eta beste hiru Argentinan, eta El momento analírico saiakera lana Akal argitaletxearekin (2023). 2012tik 2023ra elkarlanean aritu da Fran MM Cabeza de Vaca konpositorearekin, soinu-artearen, musika garaikidearen eta poesiaren arteko gurutzaketa baten esplorazioan, eta, lan horren guztiaren ondorioz, honako tokia hauetan aritu dira: CDN Valle Inclán, Festival de Otoño, Mercat de les Flors, Sofia Erregina Museoa, Sala Sol, Okela, Espacio Naranjo, 16 Beaver, Hangar edo Kirchner Kultur Zentroa. Euraca Mintegian parte hartzen du, gaur egungo hizkuntza eta oraingo krisia ikertzen, Madrilen.