AZALA proiektu bizefaloa da; proiektu kulturala eta landetxe proiektua uztartzen ditu aldi berean. Definizioaren jatorrian, sorkuntza espazio bat.
Artadi mediterraneoko eta gari-soroetako gune geobotanikoan kokatua, AZALA praktika artistikorako eta kultura sorkuntzarako espazioa da, bai eta naturarekin, zerua, airea, lurra, soroak, basoarekin kontaktuan egon nahi duten taldeen egonaldietarako espazioa ere. Ingurunea ezagutu nahi duen bidaiariak ere ostatu aurkituko du hemen.
AZALA Lasierran dago, Arabako herri txiki batean, Erriberagoitian, Añanako koadrilan. 12 biztanle ditu, besteak beste, Komunitate Energetiko bat osatzen dutenak. Gari eta babarrun pikartaren lurra da, baita patata eta erremolatxarena ere. 649 metroko altueran kokatua, Tuyo mendilerroa ikusten da ipar-mendebaldean, San Formerio hegoaldean eta Kantabriako mendilerroa atzean. Hego haizea dagoenean, Miranda de Ebro entzuten da, eta gainerakoan, denetik dago gertu: Gasteiz, Bilbo, Donostia, Errioxa, Valderejo, Gesaltza Añana…
Mintz iragazkorra da AZALA, gorputzaren azala, gorputz- egituraren osotasuna mantentzeaz batera ingurunearekin komunikazioa ahalbideratzen du.
AZALA, azalera, lurralde baten hedadura.